Merezi duzun atsedenaldia

Eguneroko errutinatik aldendu eta zeuretzat tarte bat hartzeko garaia da. Spa Henrietten lasaitasuna, ongizatea eta erlaxazioa uztartzen ditugu, gorputza eta burua orekan jartzeko.

Hondarribiako Villa Magalean Hotelaren bihotzean dagoen Spa honek eguneroko zalapartatik ihes egiteko aukera eskaintzen du. Esperientzia bakoitza ondo sentitzeko diseinatuta dago.

Spa zirkuitua Hondarribian. Zentzumenak esnatzeko ibilbidea

Ura, beroa, usaina eta isiltasunak bat egiten dute zentzumenak piztu eta erlaxazio sakona bizitzeko.

Gure zirkuituak hammana, esfoliazio-mahaia, sauna finlandiarra, sentsazio dutxa eta infusio-gunea eskaintzen ditu; atseden hartu eta uneaz gozatzeko behar duzun guztia.

Cinq Mondes erritualak – Munduko edertasunaren inspirazioa

Spa Henrietten Cinq Mondes markaren erritualekin egiten dugu lan; munduko spa ospetsuenetako askotan erabiltzen den ongizatearen erreferentea.

Japonia, India, Polinesia, Maroko, Bali eta Siameko tradizioetan inspiratutako tratamendu eta masajeek ongizatea eta lasaitasuna eskaintzen dituzte.

Erritual bakoitza zentzumenak esnatu eta lasaitasunaz gozatzeko esperientzia da.

Aurpegiko tratamenduak

Cinq Mondes aurpegiko tratamenduek azal mota bakoitzera egokitutako zaintza eskaintzen dute.

Baliko tradizioetan inspiratutako erritualek eta gaztetzeko tratamenduek azala biziberritu, leundu eta berezko distira berreskuratzen laguntzen dute.

Ko Bi Do masaje japoniar ospetsuak lifting efektu naturala eskaitzen du. Azala sendotu, aurpegiaren itxura hobetu eta irmotasuna hobetzen laguntzen du.

Masajeak eta gorputz tratamenduak

Cinq Mondes masajeak persona bakoitzaren beharretara egokitzen dira. Lasaitzeko, indarberritzeko edo gorputzeko tentsioak askatzeko pentsatuak daude.

Ayurvedan, Polinesiako eta Ekialdeko tradizioetan inspiratutako teknikek gorputza eta burua orekan jartzen laguntzen dute.

Tratamenduek esfoliazioak, bilgarriak eta zaintza erritualak uztartzen dituzte. Osagai naturalekin eginda, azala berritu, leundu eta zaindu egiten dute.

Spa esperientziak – Oparitzeko edo zeure burua mimatzeko

Spa zirkuitua, Cinq Mondes masajeak nahiz aurpegiko zein gorputzeko tratamenduak esperientzia bakarrean.

Zuretzat denbora hartzeko, lasaitzeko eta ongizateaz gozatzeko une paregabea.

LPG eta INDIBA teknologia

Spa Henrietten LPG Endermologie® eta INDIBA® bezalako azken belaunaldiko tratamenduak aurkituko dituzu.

Azala sendotu, zelulen birsortzea sustatu eta eskuzko tratamenduen onurak areagotzen dituzte.

LPG Endermologie®

Azalaren irmotasuna hobetzen, gorputzaren silueta definitzen eta drainatzea sustatzen laguntzen duen zelula-estimulazioko tratamendua.

Indiba®

Erradiofrekuentziaren bidez ehunen berezko birsorkuntza aktibatzen du. Aurpegia gaztetzeko, gorputza sendotzeko eta azalaren kalitatea hobetzeko aproposa.

Spa Henriette Hondarribian – Zure burua zaintzeko unea ritsi da

Spa Henrietten denbora mantsoago doa. Hartu arnasa, lasaitu eta gozatu zuretzat bakarrik den une batez.

Cinq Mondes erritual esklusiboek eta azken belaunaldiko tratamenduek gorputza eta burua zaintzen laguntzen digute, atseden hartzeko eta indarberritzeko sortutako ingurune paregabean.

Etorri eta bizi esperientzia. Zure unea hemen hasten da.

Cinq Mondes tratamenduak

Aurpegiko tratamenduak

Lore tropikalen usain gozoekin erlaxatu, Baliko edertasun-erritualetan inspiratutako “Argitasun Express” aurpegiko tratamenduarekin. Azalak berehala bereskuratzen du argitasuna eta freskotasuna.

Baliko edertasun-erritualetan oinarritutako aurpegiko tratamendu sakona. Azaleko ezpurutasunak murriztu eta distira berreskuratzeko diseinatua.

Landare tropikalen osagai naturalak eta fruta-azido naturalak (AHA) uztartzen ditu, azala garbitu, leundu eta edertasun naturala nabarmentzeko.

Baliko printzesen edertasun-erritual zaharretan inspiratutako tratamendua. Bost lore tropikalen (Gardenia, Hibiskoa, Frangipania, Ylang-Ylang eta Lotoa) propietateak Kombuchka osagai argitzaile patentatuarekin uztartzen ditu.

Tratamenduaren ondoren, azala garbia, purifikatuta eta argitsu geratzen da.

Japoniako «Ko Bi Do» erritu tradizionalean inspiratutako aurpegiko tratamendua. Eskuzko lifting-efektuari esker, zimurren itxura leuntzen du, azalari sendotasuna ematen dio eta aurpegia distiratsuago ikusten laguntzen du.

“Ko Bi Do” masaje japoniarrean inspiratutako aurpegiko tratamendu osoa, zahartzearen seinaleei aurre egiteko diseinatua. Zimurrak sakontasunean tratatzen ditu, azalaren sendotasuna hobetzen du, pigmentazio-orbanak arintzen laguntzen du eta distira naturala areagotzen du. Horrez gain, begi-ingurua, ezpain-ingurua, lepoaldea eta oinak nahiz eskuak ere zaintzen ditu

Emaitza: azala leunagoa, distiratsuagoa eta erabat erlaxatua.

Gorputzeko masajeak

Olio beroarekin egiten den Indiako tradizioan inspiratutako masaje tonifikatzailea. Mugimendu eta erritmo desberdinak uztartuz, gorputza eta burua orekatzen laguntzen du.

Banilla eta kardamomoaren usain gozoek muskuluak erlaxatzen dituzte, atseden sakona errazten dute eta azala leuna uzten dute

Polinesiako sendagileen jakinduratik jasotako masajea, jatorrizko Lomi-Lomi teknikan inspiratua. Besaurreekin egindako mugimendu luze eta jarraituei esker, gorputza sakonki erlaxatzen da.

Tiaré lorearen usain delikatuak eta perla-amaren estraktu naturalek ongizate sentsazio paregabea sortzen dute, azala leun eta distiratsu utziz.

Ekialdeko tradizioan oinarritutako masaje honek gorputz osoa lantzen du. Argan, oliba eta sesamo olio beroarekin egindako masajeak tentsioak askatzen ditu, muskuluen nekea arintzen laguntzen du eta ongizate sentsazio sakona sortzen du.

Azalaren birsorkuntza naturala sustazten du.

Gorputzeko tratamenduak

Gorputzeko tratamendu guztien aurretik, 30 minutuko spa zirkuiturako sarbidea izango duzu, esperientzia lasai eta atsegin batez gozatzeko.

Javako uharteko edertasun-erritual tradizionaletan inspiratutako tratamendu bizigarria. Espezia aromatikoek eta itsas gatzek azala berritzen dute, eta hiru olio ayurbedikoz egindako hidratazioarekin amaitzen da, azala leun, elikatu eta biziberrituta utziz.

Siamgo edertasun-erritualetan inspiratutako esfoliazio leuna. Papaya estraktuari esker azalari berehalako argitasuna eta freskotasuna ematen dio. Tratamendua fruitu lehor tropikalez egindako balsamo hidratatzaile batekin amaitzen da, azala leun eta distiratsu utziz.

Ekialdeko hammanaren tradizioan inspiratutako tratamendu purifikatzailea. “Beldi Xaboi Beltza”-k eta Kassa eskularruak batera jarduten dute azala sakon garbitu eta berritzeko. Amaieran, Ekialdeko olio preziatuekin hidratatzen da azala, leun, zetatsu eta distiratsu utziz.

Marokoko tradizioan inspiratutako tratamendua, propietate desintoxikatzaileak dituen Rassoul buztin naturalarekin egina. Azala tonifikatzen, garbitzen eta leuntasuna berreskuratzen laguntzen du, ongizate sentsazio atsegina eskainiz.

Erritualak

  • Ekialdeko hammam tradizionala eta sauna finlandiarra
  • Zentzumenen dutxa
  • Papaya estraktuarekin egindako distira-esfoliazioa
  • Fruitu lehor tropikalen balsamoarekin egindako hidratazioa
  • «Ko Bi Do» Tratamendua – Zahartzearen aurkako tratamendu integrala (80min)
  • Ekialdeko hammam tradizionala eta sauna finlandiarra
  • Zentzumenen dutxa
  • Espezia preziatuen esfoliazio aromatiko bizigarria
  • Indiako masaje ayurvediko tonifikatzailea (50 min)
  • Ekialdeko hammam tradizionala eta sauna finlandiarra
  • Zentzumenen dutxa
  • Papaya estraktuarekin egindako distira-esfoliazioa
  • Polinesiako masaje sublime erlaxatzailea (50 min)
  • Ekialdeko hammam tradizionala
  • «Beldi Xaboi Beltza»-rekin egindako esfoliazio purifikatzailea
  • «Rassoul krema»-dun bilgarri purifikatzaile eta desintoxikatzailea
  • Ekialdeko masaje tradicional erlaxatzailea (50 min)
  • Ekialdeko hammam tradizionala eta sauna finlandiarra
  • Zentzumenen dutxa
  • Espezia preziatuen esfoliazio aromatiko bizigarria
  • 50 minutuko masajea aukeran
  • «5 Loreen Errituala» aurpegiko tratamendu sublimatzailea (50 min)

LPG eta INDIBA teknologia bidezko tratamenduak

Estetika aurreratuko tratamenduak: LPG eta INDIBA

  • 30 min · 60€
  • 6 saioko bonua· 360€
  • 20 min · 40€
  • 6 saioko bonua· 240€
  • 30 min · 60€
  •  6 saioko bonua· 360€
  • 50 min · 80€
  •  6 saioko bonua· 480€
  • 30 min · 60€
  •  6 saioko bonua· 360€
  • 45 min · 65€
  • 60 min · 85€
  • 45 min (3 eremu) · 60€
  • 6 saioko bonua· 360€
  • 30 min · 20€
  • 10 saioko bonua· 150€
  • Ordu 1 · 60€

Informazio praktikoa

Albornoza, eskuoihala eta zapatilak.

Bainujantzia edo erabilera bakarreko arropa erabiltzea nahitaezkoa da.

Zure esperientziaz lasai gozatu ahal izateko, hitzordua baino 10 minutu lehenago iristea gomendatzen dizugu.

Atzerapenik izanez gero, tratamenduaren iraupena ezin izango da luzatu, gainerako hitzorduak errespetatzeko.

Erreserba doan ezeztatu ahal izango da, baldin eta gutxienez 24 ordu lehenago jakinarazten bada.

24 ordu baino gutxiagoko aurrerapenarekin ezeztatuz gero, kontratatutako zerbitzuaren %50 kobratuko da.

Aurretiaz abisatu gabe hitzordura ez agertuz gero, zerbitzuaren %100 kobratuko da.

Mesedez, zaindu zure objektu baliotsuak. Ez dugu haien galera, hondatzea edo lapurreta direla-eta inolako erantzunkizunik hartzen.

Haurdun dauden bezeroek erreserba egitean jakinarazi beharko dute, beren beharretara egokien den tratamendua gomendatu ahal izateko.

Era berean, tratamenduan edo spa zerbitzuen erabileran eragina izan dezakeen osasunari buruzko edozein informazio garrantzitsu jakinaraztea gomendatzen da erreserba egitean.

Spa-ra sartzeko gutxieneko adina 12 urtekoa da, eta adingabeek heldu arduradun batekin etorri beharko dute.

Tratamendu guztiak ez dira egokiak haurrentzat; zalantzarik izanez gero, kontsultatu erreserba egin aurretik.

Debekatuta dago beirazko edalontziak edo ontziak nahiz janaria spa barrura sartzea.

Era berean, ez dago telefono mugikorrak erabiltzerik instalazioen barruan.